viernes, 11 de mayo de 2007

“Gure helburua da Udalketxearen lidergotza bultzatzea erabateko empleguaren finkatzean, beti ere Garapena, Jasangarritasuna eta Kalitatea ardatz izanik.”

- Iñaki Altuna-

- Iñaki, atxabaltarrek ondo ezagutzen dute enpleguaren garapenaren arloan buru-belarri nola aritu izan zaren eta zer nolako arrakastak izan dituzun. Zein emaitza lortu daitezke garapen jasangarriaren haritik?

Jasangarritasunak ez du esan nahi garapen ekonomikoa edo eta empresen garapena zalantzan jartzea. Jasangarritasunak garapena bideratzea esan nahi du eta, izan ere, aukera berrien eta enplegu berrien iturri da; baita ingurugiroa eta bizitza kalitatearen hobekuntzarako zutabea ere.

Horregatik, gure helburua da behin betiko lankidetza akordioak eratzea Mondragon Unibertsitatearekin, Ikerlanekin edo eta Saiolanekin, aktibitate berritzaileak ekarriko dituzten enpresa proiektuak bultzatzeko. Baina, adi, ez proiektu industrialak bakarrik. Baita zerbitzuen sektorean ere, bertako merkataritzan, landa inguruan eta ostalaritzaren arloetan enplegu iturri berriei helduz.

Paraleloki, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean eskaera bizia eragingo dugu, azpiegitura berrien hornidura zabal batean gauzatu beharko dena (garraio publikoa, saneamendu integrala, Aizkorri Parkea eta beste hainbat), diskriminazio historikoa gainditu eta bizitza kalitate maila altuko inguru baten bizi ahal gaitezen.

No hay comentarios: