viernes, 11 de mayo de 2007

“Urbanismo Soziala gidatzen duten printzipioak praktikan jarriz, gure helburua da Aretxabaletan jausi kualitatibo bat eragitea , bizitza kalitate hobe baten alde eta herria bizileku erakargarriagoa izan dadin.”
-Pedro Mendieta-

- Pedro, zu gure Alkate izan zinen bi legealditan jarraian. Zein da gaur zure ikuspegia gure herriaren bizitza kalitatea baldintzatzen duten arazoen inguruan?

Aretxabaletaren antolamendua, funtsezko aspektuetan, 1956. urtean definitu zen, herri estu eta luzea taxutuz, ibarraren morfologiari esklusiboki lotuta.

Konfigurazio hau, tamalez, industria eta bizitegi-guneen arteko elkarbizitzak dakartzan arazoekiko inongo sentsibilitaterik gabe kudeatu da azken legealdiotan.

Ke emisioak eta industriak eta trafiko astunak sorturiko zaratak dira, besteak beste, atxabaltar askok sufritzen ditugun arazoak. Hauei irtenbide bat aurkitzea izan behar da datorren legealdirako helburu nagusietako bat, baldin eta benetako dimentsio humanoa duen herri bat eraikitzea bada gure jomuga, handituz doazen heziketa eta gaitasun profesional mailekin eta nahi dugun ingurugiro-kalitatearekin bat egiteko.

Helburu horiek lortzeko daukagun oztopo nagusietako bat industrialdean kokatutako aktibitateen nahasturaren birmoldaketa da, sakonera handiko arazoa baina ezinbestez aurre egin behar zaiona.

No hay comentarios: