viernes, 11 de mayo de 2007

“Ume eta nagusiei ematen zaien arreta da gizarte baten sentsibilitatea eta beronen garapenaren neurri zehatza islatzen duena.”
-Francisca Sasiain-

Sozialdemokratak garenez, gure helburua dauzkagun baliabideak batez ere eta selektiboki gutxietsitako sektoreen alde erabiltzea da, hala nola gure ume eta nagusien garapenaren alde.

- Francisca, zu zeu alarguna zara, parrokiako bizitzan hala nola erretiratuen elkartean aktiboki parte hartzen duzu, iloba zaintzen ere denbora ematen duzu, semeen sostengua zara. Ikusten al duzu inon Aretxabaletan giza kohesioaren aldeko sentsibilitaterik?

Egia esanda, ez. Egiten dena erreakzio moduan egiten da, eskariak plazaratzen direnean eta ez helburu jakin batzuk dituen kudeaketaren ondorioz, giza kohesioaren aldeko apustu serioa egiten duten politika aktiboen ondorioz, alegia.

Beharbada gehiegi hitz egiten dugu arazo demografikoez, jaiotza-tasaz, gizartearen zahartzeaz, etorkinen integrazio sozialaz baina gero benetako ekintza planak falta dira edo daudenak oso planteamendu murritza dute.

Begi-bistan dago esparru zabal honen inguruan lan serioa egin behar dugula. Behar den txeraz eta babesarekin gure nagusi, langabetu eta, nola ez, gure etorkizunaren oinarria diren familia gazteen alde dena eman behar dugu.

No hay comentarios: