viernes, 11 de mayo de 2007

“Subiranotasuna eta nazio eraikuntzaren bidean aurrera egitea gure herriaren aurrerapen ekonomiko eta soziala sendotzeko funtsezko faktore dira.”
-Edorta Mendieta-

- Edorta, zergatik da garrantzizkoa herri batek normalizazio politiko eta instituzionalaren prozesuan parte hartzea?

Hitz horiek potolo entzuten badira ere, ez dira nazio mailako erakundeen ardura bakarrik. Euskal Herria herrietatik ere eraikitzen da.

Udal kudeaketak herriaren esparrua gainditzen du, gure ingurune politiko, instituzional eta presupuestarioak Udalaren autonomia eta baliabideak mugatzen bait ditu. Horregatik da garrantzizkoa Aretxabaletak Normalizazio Politikoaren prozesuan bere ahotsa entzun araztea eta etorriko diren artikulazio instituzionalerako akordioetan aktiboki parte hartzea.

Horretarako, Udaletxetik hiritarrekin batera bake eta normalizazio politikoaren prozesuen aldeko erantzun sozialak dinamizatu nahi ditugu Aretxabaletan, herritarren partaidetzarako eta eztabaidarako foroak martxan jarriz eta erakunde nazional zein foraletatik sortzen direnak bultzatuz. Eta zorrotzak izango gara baita prozesu hau garapen eta kohesio sozial maila altuak lortzera hala nola bizitza kalitatearen hobekuntzara bideratua izan dadin.

- Eta bailara mailan ezer egin al daiteke?

Debagoienean urbanismo sozialaren oinarriak jartzeko Eskualde-Hiri Erkidegoaren kontzeptua bultzatuko dugu. Ezinbestekoa dugu gure herrien lantegi-hiri izaera gainditzea. Erronka honi arrakasta bermearekin erantzun dinamiko bat emateko instrumentua izan behar du Eskualde-Hiri Erkidegoaren kontzeptuak.

No hay comentarios: