martes, 22 de mayo de 2007

ARETXABALETA BIZIBERRITU
- Lore Martinez Axpe
Alkategaia

Herriz herri eraikitzen da Euskal Herria. Zelako herriak, halako Euskal Herria. Aretxabaleta Nazio eraikuntzan zati txiki bat besterik ez da, baina txikia izanik ere, oso garrantzitsua.

Aretxabaletak, ongizatea eta kohesio soziala garatuko diren tokia izan behar du. Dauzkagun baliabideak, gutxietsitako sektoreen alde erabiliaz. Gure nagusi, guraso, gazteak eta umeak zainduaz.

Lan munduan erreferente den bezala, atxabaltarren bizitza kalitatea ere erreferente izango den Aretxabaleta behar dugu. Ingurumenari zor diogun errespetuaz eta jasangarritasun irizpideak bultzatuaz. Herriaren egitura planifikatu eta industriatik datorren kutsadura, zaratak, kaleko zikinkeriak desagertaraziko diren bizilekua.

Herri erakargarria, bertako merkataritza potentziatuaz, ezinduak ere kontuan izanik, oinezkoentzat kaleak berrantolatuaz, aparkalekuak hobetuaz.

Euskeraren erabilera denondako eta denerako bermatuko duen bizilekua

Dinamizazio soziokulturala errealitate egingo duen herri aktibo, parte-hartzaile, solidario eta euskalduna. Herriko elkarte ezberdinek parte hartuz, aisialdirako aukerak faltako ez diren bizilekua: antzerkia, zinema, kirolak...

Herri aurrerakoia, teknologi berrien abantailak herritar, enpresa eta udalari gerturatuaz.

Udal parte-hartzailea, herritarren parte hartzeaz eta herritar guztion zerbitzurako.

Horrelakoa imajinatzen dut nik etorkizuneko Aretxabaleta.

Aretxabaletaren alde, atxabaltarron bizitza hobetzeko. Guzti hau lortzeko, talde ezinhobea osotu dugu, esperientzia eta ekimen berriak uztartzen dituena, baina batez ere, ilusioz eta lan gogoz Aretxabaleta biziberritzeko gogor lan egingo duen lan taldea.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nik ere horrelako Aretxabaleta bat nahi dut, gehienbat ekintza kulturalak antolatuko dituen herria! Ordua da atxabaltarron iritzia entzuteko! Aupa Atxabalta!!!!