viernes, 11 de mayo de 2007

“Atxabaltarron kultura eta aisialdi aspirazioak aseko dituen herri bat egin nahi dugu”
-Manolo Zubillaga-

- Manolo, Zeintzuk dira Aretxabaletaren erronkak herria biziberritzeko?

Aretxabaleta, Debagoieneko gainontzeko beste herriak bezala, bidegurutze batean dago eta bi dira ditugun aukerak.

Batetik, Tailer-Hiri kondizioa onartu eta honek dakarren etorkizuna hartu, ikusirik zer nolako defizita daukagun aisialdirako aukerei dagokionean kostaldearekin edo eta Gasteizekin alderatzen bagara. Eta ezin dezakegu ahaztu enklabe hauek gero eta eskurago daudela, azpiegitura eta garraio publikoen hobekuntza direla medio.

Beste aukera, guk Aretxabaletarentzat nahi duguna, atxabaltarron kultura eta aisialdi aspirazioak aseko dituen herri bat egitea da. Aretxabaleta bizi, aktibo, parte-hartzaile eta euskaldun bat egitea, alegia.

- Nola bideratuko duzue asmo handiko proiektu hau?

Erronka honi irtenbide irudikorrak aurkitu behar dizkiogu, Udaletxea eta herritarren inplikazioarekin. Beste arlo batzuetan erakutsi izan dugun dinamismo eta sormen ahalmen hori, ekonomian edo eta hezkuntzan esaterako, esparru honetara aplikatu behar dugu orain.

Eusko Alkartasunak esfortzu kolektibo honen sustatzaile eta katalizatzaile izan nahi du. Atzeraezina izango den prozesu bat nahi dugu martxan jarri, denok elkarrekin, Aretxabaleta bizitzea merezi duen enklabe erakargarri bat izatera iritsi dadin.

No hay comentarios: