domingo, 29 de abril de 2007

Aretxabaleta Biziberritu



Aretxabaletako Eusko Alkartasunak datozen Udal hautezkundeen atarian Atxabaltarrei proposatzen dizkiegun helburu eta ekintza orokorrak, batetik, gure ideologia eta balore sozialdemokratetan dute oinarria eta, bestetik, 2001. urtean landu eta onartu zen Aretxabaletako Plan Estrategiakoan luzatzen ziren Udal Proiektuaren formulazioetan, oraindik ere gaurkotasun osoa bait du dokumentu horrek, bereziki bizitza kalitatea eta garapen jasangarriaren aldeko apustuarekin zerikusirik duten arloetan.

Orduko hartan esaten zen legez, guk gaur ere aldarrikatzen dugu ”herriaren nehurrizko hazkutza, non integrazioa eta oreka soziala gailenduko diren…, ingurunea eta inguru urbanoaren kalitatea ala nola printzipio eta exigentzia ekologikoen errespetuaren eremuan”.

Ingurunearen kalitateak, inguru urbanoaren kalitateak ala nola kalitate paisajistikoak oinarrizko helburu izan behar dute Aretxabaletarentzat, diferentziatze eta erakarpen faktore izango direnez, batetik, hala nola hirritaren gogobetetze eta balorazio elementu direnez, bestetik.

Garapena-Jasangarritasuna-Kalitatea hildoarekin batera, Normalkuntza Polítiko eta Instituzionalaren prozesuan hiritar eta herri bezala gure inplikazioarena izango dira 2007-2011 legealdirako gure kudeaketa planaren ardatz egituratzaileak:

1. Subiranotasuna eta Nazio Eraikuntzaren bidean aurrera egin, gure herriaren aurrerapen ekonomiko eta sozialaren funtsezko eragile bait dira.

2. Bizitza kalitatea etengabe garatu, hirigintza soziala landuz, ingurugiaroaren zaintzaren alde eginez, garapen jasangarria bultzatuz eta bertako merkataritza sustatuz azalera handiko saltokien aurrean.

3. Dinamizazio soziokulturala bultzatu, gure herria enklabe dinamikoa, erakargarria eta bizitzeko mereziduna izan dadin, euskeraren erabilera arlo guztietara zabalduaz.

4. Kohesio soziala garatu, errekurtso erabilgarriak bideratuz, bereziki, gure nagusi, familia gazte eta gutxietsitako sektoreen alde.

5. Ongizate politika aktiboak bultzatu: egoitza, Basotxo, pentsio minimoak, familia ugarien babesa, haurrentzako jolastoki sarea, e.a.

6. Teknologi Berriak sustatu, atxabaltarren bizitza-kalitate pertsonala eta profesionala hobetzeko, Aretxabaleta herri aurrerakoia bilakatuaz.

7. Leniztar Aliantza bat antolatu, hezkuntza, kultura, kirola, garraio publikoa eta garapen jasangarriaren arloetan Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean dagozkigun inbertsioen kudeatzaile zorrotza izango dena.



Guzti hau, Aretxabaletako herritar guztiak (jubilatuak, gurasoak, gazteak, umeak,…) kontuan izanik nahi dugu aurrera eramatea. Herritarren eta elkarteen benetako partaidetza bultzatuko duen udaletxe parte-hartzaile bat antoltzea izango da gure kudeatzeko marka, hala nola Atxabalta Biziberritzeko oinarria.

No hay comentarios: